Sinopsia
Ama batek, jada urteetan sartua, enbolia eta gripea ditu, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko semea du eta gainbehera doan enpresa baten jabea da. Bera zaintzen duen 38 urteko beste seme bat du; egunero bainatzen du, orraztu eta ia-ia baita hil ere. Jehova-ren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu. Aurrezki-libreta asko dauzka, baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute eta gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan aterako dira pixkanaka.