Amaia Nausiak hitzaldia eskainiko du Nafarroako emazteetaz egin duen azken lanaz. 500 urteko doktrinatze femeninoari buruz hitz eginen du (1512-2012).
Amaia Nausia Pimoulier-ek, (Iruñea, 1982), Nafarroako Unibertsitateko Historia doktoreak, Erdi Aroko emazte alargunen eta alarguntzaren egoerak aztertu ditu bere tesian: Dolu eta biziraupenaren artean: alargunak eta alarguntzea Nafarroa Modernoan (XVI eta XVII).
Bere ikerketen helburuak izan dira emazteen bizitzeko, pentsatze eta sentitzeko moldeen ulertzea Garai Modernoan; ulertzea inposatua zitzaioten bizi moldetik apartatzea menturatzen ziren emazteen xedeak zoin ziren. Beste gai batzuk ere jorratzen ditu ala nola sorginkeria, amaren irudia edo emazteen bazterketa.
«Birjina-puta dikotomiak egungo gizartean segitzen du»
Bi eredu kontrajarriren arabera eraiki izan da andreen izaera; doktrinatzearen prozesu historikoan. Historian zehar, emakumeok bi eredu horietan banatu dira: birjina ala puta, Maria ala Eva. Bata, ideala, andreak nolakoa izan behar zuen ezartzen zuena. Bestea, emagaldua, idealari jarraitzen ez ziotenentzat. Ez zegoen erdibiderik.
Birjina-puta dikotomia egungo gizartearen pentsamoldean segitzen duela defendatzen du Nausiak: emakume batek bere sexualitatearekin libreki jokatzen duenean, berehala epaitzen dugu, lausoagoa den arren. Baina diskurtso ofizialetan, oso agerikoa izan zen altxamendu militarraren ondorenera arte: Pilar Primo de Riveraren diskurtsoak orain 50 urtekoak dira, eta Juan Luis Vivesek duela 500 urte idatzitakoen oso antzekoak dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!