Genero rolak eta hezkidetzaz hausnarrean abenduaren 14an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 11

Hitzaldia emanen du Iñigo Aranbarrik astelehen arratsaldeko 5etan Erleta eskolan

Ikasturte honetan Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko 5. eta 6. mailako ikasleak hezkidetzaren eta genero rolen inguruan lan egiten ari dira. Antzerkia eta jolas batzuen bidez gaia jorratzen ari dira bost saiotan, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik. Lan hau borobiltzeko familiei eta neska-mutilen heziketan parte hartzen duen edonori zuzendutako hitzaldiak prestatu dituzte, etxeko lana ere oso garrantzitsua baita.

Hurrengo hitzordua abenduaren 14an izanen dute Leitzako Erleta eskolan. Genero rolak eta hezkidetzaz hausnarrean hitzaldia eskainiko du Iñigo Aranbarrik astelehen arratsaldeko 5etatik 6:30era Erleta eskolan, Areso eta Leitzako Eskolako Guraso Elkarteak, Areso eta Leitzako Eskolak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta.

Antzerkia eta jolasen bidez lan eginen dute. Iñigo Aranbarri da emailea (antropologian lizenziaduna, aktorea eta genero ikasketetan aditua).
Gurasoentzako tailer honetan berak aipatuko du taldean zer ikusi duen eta etxean gai hau hemendik aurrera nola lantzen ahal den. Gehien bat familiak ezagutarazteko haien seme-alabekin zer motako lana egiten den eskoletan eta gaiarekin lotutako tresnak ezagutarazteko eta ikasteko.

Horrexegatik 6. mailako familiei zuzendua dago bereziki, baina bestetik, familia guztientzako saioa da, azken finean, adin guztietan honen inguruko dudak eta kezkak sortzen ahal dira eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun