Olentzeroren panpina berria egin dute Aranon herrigintza eskolaren baitan

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 9a, 12:21
Haur eta gurasoek elkarrekin, primeran pasa zuten herrigintza eskolan.

Abenduaren 8an, herrigintza eskola egin zuten Aranon eta gabonak ate-joka ditugun honetan, ospakizunetarako dena prest uzteko probestu zuten. Olentzeroren panpina berria egin eta gabon kantak ensaiatzeko tartea ere izan zuten.

Arratsaldeko 17:00etan bildu ziren guraso eta haurrak eta egunkari zaharrak, papera, kartoia, margoak... erabiliaz Olentzeroren panpina dotorea egin zuten elkarrekin. Gero, gitarraren laguntzaz, gabonetako kantak ere ensaiatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun