Larunbat goizeko 10etan emango zaio hasiera feriari. Aziendek, artisau eta nekazaritza postuek beteko dute herria eta tartean hainbat ikuskizun izango dira, hala nola, trikitilariak, joaregileak, sagardogileak, txurrogileak, sifoia edo labaderoan jarriko den koadro erakusketa. 11:00etan ardi erakustaldia eginen da. 12:30ean Inaxio Perurena harrijasotzaileak erakustaldia eskainiko du.
Bazkaria frontoian
14:00etan bazkaria izango da goiko frontoian. Txartelak Amaia kafetegian daude salgai. 8 urte bitarteko umeek doan dute sarrera. 9 urtetik 16 urte artekoek 10 eurotan, 17 urtetik aurrerako langabetu eta ikasleek 18 eurotan eta langileek 21 eurotan. Urtero giro ederra sortzen da eta seguru aurten ere halaxe izango dela. Hortaz arduratuko dira Elutxa txarangakoak, bazkalondoa eta 18:30etik aurrera eginen den poteoa alaituko baitute.
Azaroko Kulturaldiko azken ekitaldia izanen da larunbateko feria. Bezperan, ostiral arratsaldeko 7etan Amama filma ikusteko aukera izanen da Ganbaran. Sarrera 2 euro kobratuko da.