Argazkiek Leitzako aurpegi desberdinak erakusten dituzte, plaza, kalea, jendea, mendia, eguraldia, gertakari bereziak, urtean zehar dauzkagun ospakizunak... Bertsolariek narratzaile papera dute, antzezleek girotu egiten dute obra eta musikariek, abeslariek eta dantzariek irudiei dagokien erritmo, giroa, eta doinua jarriko diete. Emaitza definitzen zaila denez, «jaialdi-ikuskizuna» deitu diete beraiek.