Sinopsia
Zapata lantegi bat, 9 emakume lanean, ene, 9 ez, Karola falta da, non dago? Haurdun dagoelako lanetik bota dute... ez dago eskubiderik, hau ezin da onartu.
Batzarra egin eta gero hau erabaki dute langileek: «Lantegia okupatuko dugu eta gure aldarrikapenak defendatuko ditugu». Hau dena klakez, akrobaziez, akroportez, umorez, musikaz, dantzaz eta erritmoz blai.