Aurretik Espainiako txapelketan bigarren postuan gelditu zen eta hala lortu zuen Munduko txapelketarako txartela. Hamar urterekin hasi zen karate ikasten eta 16 urte zituenean, lesio baten ondorioz, lehia utzi beharra izan zuen. Orain Bilbon ingurugiro ingenieritza ikasten ari da eta han berpiztu zaio karate sokata kirolerako interesa. Azken urte eta erdian gogor entrenatzen aritu ondotik, Munduko txapeldun izatea lortu du.