LeitzEKO taldeak azoka berezia antolatu du azaroaren 15erako

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 13a

22 ekoizle baino gehiago izanen dira Leitzako plazan igandean 10:00etatik 14:00etara

LeitzEKO, Leitzako kontsumo taldea, azoka berezia ari da antolatzen. Azaroaren 15ean eginen da plazan eta herriko baserritarrak eta bestelako ekoizleak gonbidatuko dituzte bertara, beraiek egiten dituzten produktuak erakutsi eta saldu ditzaten. Antolatzaileek aurreratu digutenez, 22 ekoizle baino gehiagok parte hartuko dute. 

Ekimen honekin erosleen eta ekoizleen artean harreman zuzenak sortu eta bertako ekonomia garatu eta  ekoizteko modu arduratsuak sustatu nahi dituzte. Barazkiak, frutak, aziendak, hegaztiak... ikusi eta erosi ahalko dira 10:00etatik 14:00etara. Ondoren, azokan parte hartuko dutenei bazkaria emanen zaie.

Urtebete darama lanean kontsumo taldeak eta denbora tarte honetan, barazkiekin saskiak osatu eta bazkideen artean banatzeaz gain, hitzaldiak, energia eta elikagaien inguruko jardunaldiak… antolatu dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun