‘Goizuetan bazen’ antzerki emanaldiaren 25. urteurrena gogoratuko dute azaroaren 14an

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 12a

Nerea Erbitik eta Iñigo Agirrek kantaldia eskainiko dute ostiral arratsaldean Ganbaran.

Ostiral arratsaldean, berriz, kantaldia eskainiko dute Nerea Erbitik eta Iñigo Agirrek ganbaran

Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona elkarteak eta herriko beste kultur eragileek antolatutako Azaroko Kulturaldiak segida izanen du asteburu honetan ere. Ekitaldi nagusia, duela 25 urte goizuetarrek taularatu zuten Goizuetan bazen antzerki emanaldiaren oroitzapena izanen da larunbatean, baina ostiralean musika ere izanen da.

 

Zehazki, azaroaren 13an, ostiralean 19:00etan Ganbaran kantaldia eskainiko dute Nerea Erbitik eta Iñigo Agirrek. Ikusi bideoa

Azaroaren 14an, larunbatean 19:00etan jangelan Goizuetan bazen antzerki emanaldiaren 25. urteurrena.

 

Hilabete bukaera arte

Aurrera begira, azaroaren 18an, Birjinak ala putak? liburuaren aurkezpena eginen dute, asteazken arratsaldeko 6etan eskolako jangelan.

Azaroaren 20an, bertsolariak izanen dira ostiral gaueko 9etatik aurrera Umore Ona elkartean, Xalto Sariketaren finala jokatuko baita.

Azaroaren 21ean, Leitzako Jeiki Abesbatzak emanaldia eskainiko du 19:00etan elizan.

Azaroaren 22an, Difret filma eskainiko dute 19:00etan Ganbaran.

Aipatu bezala, azaroaren 28an, artisau, nekazaritza eta azienda feria eginen da, baina bezperan, Amama filma ikusteko aukera izanen da Ganbaran 19:00etan. Sarrera 2 euro ko­bratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun