Azaro kulturaleko lehen asteburu emankorra izan dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 9a, 15:52
Ura eta zura erakusketak ikusmina piztu du.

Dokumentala, umeen jokoak eta Jubilatuen Eguna izan dituzte hasteko

Azken urteetan kultur ekitaldiz betea izaten da azaroa Goizuetan, Kultur Taldeak eta Umore Ona elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzaz. Aurten ere hasiak dira kultur ekitaldiekin eta pasa berri den asteburu honetan hainbat izan dituzte. Ikusi argazkiak

Alde batetik, ostiraleko Yaman-en Irrifarrak dokumentala eskaini zuten Yaman-ek (Joseba Elizegi) eta Ander Olaizolak

Beste aldetik, larunbatean umeen jokoak eta txokolatada izan zuten frontoian eta Mikel Illarregiren “Ura ta zura” erakusketa labaderoan.

Eta azkenik igandean, Umore Ona elkarteak antolatutako erretiratuen egunaren baitan Zaharren bazkaria egin zen. Bertan, 65 urte baina gehiagoko 79 pertsonek bazkaldu zuten.

 

Datozen asteburuetan gehiago 

Datozen asteburuetarako ere hainbat ekitaldi prestatuak dituzte Goizuetan.

Azaroaren 13n, 19:00etan Ganbaran kantaldia eskainiko dute Nerea Erbitik eta Iñigo Agirrek.

Azaroaren 14an, 19:00etan jangelan “Goizuetan bazen” antzerki emanaldiaren 25. Urteurrena.

Azaroaren 18an, “Birjinak ala putak?” libruuaren aurkezpena eginen dute 18:00etan jangelan.

Azaroaren 20an, bertsolariak izanen dira ostiral gaueko 9etatik aurrera Umore Ona elkartean, Xalto Sariketaren finala jokatuko baita.

Azaroaren 21ean, Leitzako Jeiki Abesbatzak emanaldia eskainiko du 19:00etan elizan.

Azaroaren 22an, “Difret” filma eskainiko dute 19:00etan Ganbaran.

Aipatu bezala, azaroaren 28an, artisau, nekazaritza eta azienda feria eginen da, baina bezperan, azaroaren 27an “Amama” filma ikusteko aukera izanen da Ganbaran 19:00etan. Sarrera 2 euro kobratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun