Torrea Libre Eguna ospatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 6a

Larunbatean hainbat ekitaldi eginen dituzte Leitzan Torrearen alde.

Mural margoketa, garagardo pesta, kontzentrazioa eta La Jodedera taldearen kontzertua

Espainiako auzitegiek ixtera behartuko duten Torrearen aldeko ekimenekin segitzen dute Leitzan. Azaroaren 7an, larunbatean Torrea Libre Eguna antolatu dute eta egun osoan hainbat ekitaldi izanen dituzte.

 

Larunbat goizeko 10etan mural margoketa eginen dute plazan. 14:30ean otordu berezia eginen dute Torrean, garagardo pesta proposatu baitute. Saltxitxak, terri saiheskiak, patata purea, izozkia, kafea eta kopaz gain, Euskal Herrian ekoiztutako garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izanen dute. Txartelak Torrean salgai daude 15 eurotan ikasle eta langabetuentzat eta 22 euro gainekoentzat.

18:30ean kontzentrazioa deitu dute plazan, ‘Guztion indarrez Torrea libre!’ goiburupean.

19:00etan Torrean La Jodedera talde eusko-kubatarrak kontzertua eskainiko du eta Djak ere jarriko du musika. 21:00etatik aurrera pintxoak emango dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun