Bertan, nola jartzen dira harremanetan gure seme-alabak? galderari erantzunen dio Manzanedok eta harreman sozialak, amodioak, kontrola, jazarpena, whatsappak… eta bertze hainbat gai izanen ditu hizpide.
Astelehen arratsaldeko 5:30etik 7etara eskolako jangelan emanen du Susana Manzanedok
‘Sare sozialak agerian’ izenburupean solasaldia eskainiko du azaroaren 2an, astelehen arratsaldeko 5:30etik 7etara Susana Manzanedok Goizuetako eskolako jangelan. Goizuetako Guraso Elkarteak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute hitzaldia.
Bertan, nola jartzen dira harremanetan gure seme-alabak? galderari erantzunen dio Manzanedok eta harreman sozialak, amodioak, kontrola, jazarpena, whatsappak… eta bertze hainbat gai izanen ditu hizpide.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.