Su ta gar taldearen kontzertua urriaren 30ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 29a

Su ta Gar taldearekin Torrea libre! eskatzeko kontzertua izanen da ostiral gauean.

Torrea libre! eskatuz, ostiral gaueko 11:30ean hasita

Torrea libre! ekimenaren baitan ekintza ezberdinak antolatu dira azkenaldian. Hurrengo hitzordua urriaren 30ean da, Su ta Gar taldeak kontzertua eskainiko baitu ostiralean 23:30ean Torrean bertan. 22:30ean irekiko dituzte ateak eta sarrerak 8 eurotan daude salgai, Torrean bertan.

 

Torrea bera laranjaz margotu da eta herrian zehar lorontziak ere laranjaz margotu dira. Kontzertuak ere izan dira eta ekimen ezberdinen artean Mikologialdiaren baitan leitzarrek perretxikuei ateratako argazkien bilduma aste osoan egon da Torrean ikusgai. Urriaren 24an arratsaldean pesta giroa nagusitu zen bertan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun