Torrea libre eguna antolatu dute urriaren 24an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 23a

Torrea libre eguna antolatu dute larunbatean Leitzan.

Pilota txapelketa, musika, dantza, onddo-perretxiku pintxoen dastaketa eta beste zenbait ekintza izanen dira

Torrea libre, epai politikorik ez! goiburupean ospakizun eta erreibidinkazio eguna antolatu dute urriaren 24an Leitzan.

 

Larunbat arratsaldeko 5etan esku pilota txapelketa jokatuko da (izen ematea 16:30ean).

20:00etan Buuz bu (musika) eta Garaztarrak (dantzariak) ariko dira. Bitartean, onddo-perretxiku pintxoak dastatzeko aukera izanen da, Mikologialdiaren harira. Gauean DJa ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun