Euskadiko hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala urriaren 24an jokatuko da Azkoitian

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 23a

Eneko Saralegi leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da urruaren 24an, larunbat arratsaldeko 6:30etik aitzinera Azkoitiako frontoian. Sei aizkolari izanen dira lehian eta 54 ontzako hiru enbor eta 60 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte. Eneko Saralegi Martinikorena leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Leitzarrarekin batera, Iban Resano eta Oier Kañamares nafarrak, Xabier Orbegozo eta Julen Alberdi gipuzkoarrak eta Eloy Corchero arabarra lehiatuko dira txapelaren eta bigarren mailarako igoeraren bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun