Plazaola Turismo Patzuergoa saritua izan da 2015eko Europako Bide Berdeen Sariketan

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 22a, 08:17
Europako Bide Berdeen 7. Sariketan jaso zuen saria Natalia Azkonak, Plazaola Partzuergoko presidenteak (argazkiaren eskuinaldean).

Urriaren 16an jaso zuen Bikaintasunaren Saria Belgikan

Bide Berdeen Europako Elkarteak (AEVV-EGWA) Bikaintasunaren bigarren saria eman dio Plazaola Partzuergo Turistikoari, urriaren 16an Namur hirian (Belgika) egin zen Europako Bide Berdeen 7. Sariketan. Sari hau, bide hauen ezaugarriak ongien integratzen dituen eta, epaileen iritziaz, bere balore espezifikoengatik “eredugarriak” diren Europako hiru bide berdei ematen zaie.

 

Sariak, beste aldetik, Partzuergoak berak, sortu zenetik, egindako lana eta izandako pertseberantzia aitortu eta gailentzen ditu; hain zuzen Plazaolako Bide Berdea egokitzeko lanean eta honen proiekzioan eta garapen turistikoan, inguruko udalen onurarako. Azken kontu honekin lotuta, Partzuergoak 2007an AEVV-EGWAk emandako “Garapen eta Turismoa” lehenengo saria ere jaso zuen.

Ekitaldia Valonia-Bruselas-eko lan publiko, osasuna, gizarte soziala eta ondareko ministro eta presidenteordea den Maxime Prevot-ek zuzendu zuen. Saria Partzuergoko presidentea den Natalia Azkonak jaso zuen.

Guztira, 6 sari banatu ziren: 3 Iniziatiba Eredugarriak kategorian eta beste 3 Bikaintasun kategorian.

 

Gerente Berria

Plazaola Partzuergo Turistikoko gerente titularra den Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendari izendatu ondotik, kudeatzailearen ordezkatze lanpostu deialdi publikoa egin zuen irailean.

14 partehartzaile izan ziren deialdian eta, hoien artean, Gustavo Ortiz de Barrón izan zen kalifikazio handiena lortu zuena. Ondorioz, bera izango da denboraldi batez gerentziaren eginkizunak beteko dituena. Gerente berria, urriaren 20an honetan hasi da lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun