Euskal Herriko pintxo txapelketa irabazi du Alex Mugika leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 22a, 08:08
Alex Mugika, pozez gainezka Euskal Herriko pintxo onenaren saria jasotzerakoan.

Bertze bi sari ere irabazi zituen Hondarribian: Garagardoarekin hobekien ezkontzen den pintxoarena eta bakailao pintxo onenarena

Garai batean Leitzako Basakabin eta gaur egun Iruñeko La Cocina de Alex Múgica jatetxean ari den Alex Mugika leitzarrak aurkeztutako ‘Markalao’ pintxoak irabazi zuen urriaren 19an Hondarribian jokatu den Amstel Oro-Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Mugikak, sari nagusia ez ezik, bertze bi sari ere lortu zituen: Garagardoarekin hobekien ezkontzen den pintxoarena eta bakailao pintxo onenarena.

 

Lehendik ere sariak irabaziak ditu Alex Mugikaren sukaldaritzak. 2013 eta 2014an, Nafarroako Kaxueka eta Ardoaren Astean Urrezko Kategoria saria lortu zuten Alex Mugika sukaldariak eta Arantxa Sagastibeltza sumillerrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun