Igande honetan zortzi, urriaren 25an ohiturarekin segiz, erakusketa mikologikoa osatzeko asmoa dago eta ikusteaz gain, dastatzeko aukera ere izanen da, onddo eta perretxikuekin prestatutako pintxoak eskainiko dira eta. KXKbeltza Elkarteko kideei ere komertzioak udazken kolorez apaintzeko eskatu zaie. Urriaren 23 eta 24an, arratsaldez, nahi duenak ekarri ditzake karrapera bildutako xixak. Larunbatean, urriaren 24an arratsaldez sailkatuko dira, igandeko erakusketarako prest uzteko. Urriaren 24an, bertan ere, guraso eta haurrek Mendibil taldekoen laguntzarekin, mendi irteera eginen dute.