Goxali liburutegi-ludotekak ateak zabalduko ditu aurten ere Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 15a, 07:19

Goxali ludotekako neska-mutikoak eta monitoreak joan den ikasturte bukaerako festan.

Astelehen eta ostiraletan, Maialen Huizi eta Larraitz Salaberriaren eskutik

Goizuetako haurrek hasi dute eskolan ikasturtea, eta laster irekiko ditu ateak Goxali liburutegi-ludotekak ere. Urriaren 19an hasita, Maialen Huizi eta Larraitz Salaberria hezitzaileak astelehen eta ostiraletan bertan izango dira.  

 

Astelehenetan Joku Tailerrak eginen dituzte, 17:00­etatik 18:00etara Haur Hezkuntzakoentzat (3, 4 eta 5 urte) eta 18:00etatik 19:00etara Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailakoen­tzat. Ostiraletan, liburutegi moduan irekiko da 17:00etatik 18:00etara, LHko 3, 4, 5 eta 6. mailakoek eta DBHko ikasleek irakurri edo etxeko lanak egin ditzaten eta 18:00etatik 19:00etara joku tailerrak eginen dituzte LHko 5. eta 6. mailakoen­tzat eta DBHko 1. eta 2. mailakoentzat.

Hilabetean behin egiten diren guraso eta haur joku tailerrak, berriz, urriaren 29an arratsaldeko 5etan hasiko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun