Urriaren 22an, arratsaldeko 7etan Atekabeltzen, ‘81 amama’ dokumentalaren emanaldia eta forum-a izanen da proiektuaren partaide batekin.
Urriaren 15ean, 'Hazien garrantzia elikadura burujabetzan' hitzaldia eskaini dute Atekabeltzan
Urtero bezala, urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Eguna ospatu da. Hori dela eta Leitzan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldeko Bilgune Feministak, Kontsumo Taldeak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak. Lehendabizikoa ostegun honetan, urriaren 15ean, Atekabeltzan izan da. Hain zuzen, Hazien garrantzia elikadura burujabetzan gaiari buruzko hitzaldia, bideo emanaldia eta tertulia izan dute.
Urriaren 22an, arratsaldeko 7etan Atekabeltzen, ‘81 amama’ dokumentalaren emanaldia eta forum-a izanen da proiektuaren partaide batekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.