Ahalduntze eta bioenergetika tailerra antolatu dute Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuek

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 14a, 08:07

18 urtetik gorako gizon-emakumeei zuzendua, urriaren 16an abiatuko da Leitzako kiroldegian

Leitzaldeko Gizarte zerbitzuek ahalduntze eta bioenergetika tailerra antolatu dute, gizon eta emakumeei zuzenduta dago. Urriaren 16an, ostiralean hasi eta datozen hilabeteetan emanen dituzte saioak, 09:30etik 12:30era Leitzako kiroldegian. 

Tailerraren helburua gorputza bakoitzaren onurarako lantzea da, etekin handiagoa ateratzeko: gai sentitzeko, disfrutatzeko, mugak jartzeko, tentsioak askatzeko edo emozioak antzemateko. Talde batean parte hartu, momentuan dugun hori konpartitu, konfidentzialtasuna gorde eta konprometitzea. Gorputza, oinetatik bururaino, askatzen eta indartzen ikastea da asmoa. Parte hartzeko, 18 urtetik gorakoa izan, gizarte zerbitzuetan izena eman eta hilabetean 2 euroko kuota ordaindu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun