Sare sozialen inguruko solasaldia eskainiko dute Goizuetan urriaren 6an

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 5a

Astearte arratsaldeko 5:30etik 7etara eskolako jangelan emanen du Susana Manzanedok

‘Sare sozialak agerian’ izenburupean solasaldia eskainiko du urriaren 6an, astearte arratsaldeko 5:30etik 7etara Susana Manzanedok Goizuetako eskolako jangelan. Goizuetako Guraso Elkarteak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute hitzaldia.

Bertan, nola jartzen dira harremanetan gure seme-alabak? galderari erantzunen dio Manzanedok eta harreman sozialak, amodioak, kontrola, jazarpena, whatsappak… eta bertze hainbat gai izanen ditu hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun