Haurreskolako zerbitzuan egindako moldaketekin eskaera kopuruari erantzun ahal izango dio Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 2a, 13:35

7.000 euroko gainkostua suposatuko du ikasturte guztian, oso-osorik Udalak estaliko duena

Dena prest dago dagoeneko Leitzako Itzaire haurreskolan txikienek 2015-2016 ikasturtea has dezaten. Aurten arratsaldeko txandarako aurreikusia baino eskaera handiagoa egon da. Hori dela eta, beste modulu bat egokitu behar izan du Leitzako Udalak. 

Horrekin batera, haurreskolako langileek antolaketa aldatu dute eta bi langileren ordutegiak moldatu behar izan dira (ordu bat gehiago bakoitzak) eta horrela arratsaldeko 4ak arteko zaintza zerbitzua eskatzaile guztientzat bermatuta geratuko da. 

Gurasoei azaldu zitzaien bezala, zerbitzua zabaltzeko diru-laguntza aurreikuspenik ez zegoen Nafarroako Gobernutik. Hezkuntza sailaren laguntzaren faltan, Leitzako Udalak esfortzu ekonomiko bat egingo du. Aldaketa honek, Leitzako Udalari, 7.000 euro inguruko gain-kostua suposatuko dio ikasturte guztian (% 3 gehiago).

 

KOSTU EKONOMIKOAK

AURREIKUSIA

ALDAKETAREKIN

Leitzako Udala

96.460,28 €

(% 43,44)

103.460,28€

(%45,17)

Gurasoak

72.873,82€

(% 32,82)

72.873,82€

(%31,81)

Nafarroako Gobernua

52.722,22€

(% 23,74)

52.722,22

(%23,02)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun