Aurrera eguna urriaren 3an ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 1a

Aurrerako dantzariek, ohikoa denez, bere saioa eskainiko dute eguerdian.

Bazkaria, futbol eta pilota partiduak, dantzak... izanen dituzte

Aurrera Elkarteak urte asko daramatza Leitzan kirol jarduerak eta pestak antolatzen. Auzolana izan dute beti oinarri eta herriko eragile bakarra izan zen urte askoan. Orain, herriko  beste eragileekin elkarlanean aritzen dira herriari bizia ematen dioten ekimenak antol­atzen. Duela bederatzi urte hasi ziren Aurrera Eguna ospatzen eta aurten, urriaren 3an izanen dute pesta. 

 

Larunbat goizeko 9etan diana joko dute txistulariek eta ordu berean, BTT Taldeak gidatutako bizikleta martxa ere abiatuko da plazatik. 10:00etan Kirol Jokoen eskutik futbito partidua izanen da plazan. 11:00etan 10 urtetik gorako gaztetxoek bizikleta irteera egiteko aukera izanen dute plazatik abiatuta BTT Taldekoekin. 11:00etatik 13:00etara rokodromoa eta zaldi ibiltariak antolatu dituzte gazteentzat. 11:00etan Aurrerako pilotarien partiduak izanen dira plazan. 12:00etan Aurrerako dantzarien saioa eta 13:00etan Incansables txarangarekin poteoa izanen da herritik. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria izanen da karrapean. Ondoren ingurutxoa dan­tzatuko dute eta gero Inkansables txarangaren erronda eginen da buruhandiekin. Arratsaldean futbol partidua jokatuko du Aurrerak  Beti Casedanoren aurka Arkixkil zelaian.

Eguna bukatzeko, 21:30ean luntxa izanen da Aurreran eta gero Joxe Mendizabalen emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun