Irailaren 26an, larunbat goizeko 9:30ean abiatuko dira Leitzatik Donostiarantz. Leitza-Ondarreta bidea bizikletaz egin, Donostian lasterka eta igerian ibili eta 14:30ean Egiako Arrano Elkartean bazkalduko dute. Lehengo urtean 25 urte bete zituen lasterketa berezi honek eta aurten lehen aldia izanen da Leitzan hasi eta proba Donostian bukatzen dutena.