Herrigintza eskolaren bosgarren saioa eginen dute irailaren 19an Aranon

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 15a

Orain arteko saioetan Surio, Burnin inguruak, herriko hainbat ohitura... landu dituzte.

Urumea errekaren bueltan osatuko dute larunbateko saioa. Urumea eta bere erreka-adarren izenak eta kokalekuak ezagutaraztea da helburua, familia osoak gozatzeko moduko ibilbide eginez.

Goizeko 10:30ean kaxetan elkartu eta Mendaratzera jeitsiko dira. Ibilbidean barna, Urumea errekaren zenbait ezaugarri ezagutzeko aukera izanen da, Urumeak gordetzen dituen altxorrak bertatik bertara ikustekoa. Hamaiketakoa egiteko tartea hartu eta 11:30 aldera, Iñaki Sainz Azkue Aranzadiko biologoaren eskutik erakusketa izanen da. 13:00etan elkarrekin bazkaltzeko proposamena egin dute, bazkaria nahi duenak etxetik eramanda. Eguraldiak laguntzen ez badu, San Roke Elkartean izanen da bazkaria.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun