Plazaola Partzuergo Turistikoak ordezkatze lanposturako hautapen prozesua abiatu du

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 9a, 11:05

Kudeatzaile lanpostua ordezkatu eta lan poltsa osatzeko eskaintza bultzatu du Plazaola Partzuergo Turistikoak. Eskaera aurkezteko azkeneko eguna irailaren 25a izango da.

Plazaola Partzuergo Turistikoak jardun osorako lana eskaintzen du. Ordutegia beharren arabera malgua izango da eta soldata gordinean 2.653,80€koa izango da hilean. Eskaera Partzuergoaren Lekunberriko bulegoan aurkeztu beharko da irailaren 25eko 13:00ak baino lehen.

Kudeatzaile lanpostua betetzeko ezinbestekoa izango da unibertsitate titulua izatea (Turismo, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Lizentziatura, Ekonomia eta enpresa edo Zuzenbidea). Euskara ezagutza zabala izatea ere beharrezkoa da (C1/EGA). Garrantzitsua izango da baita ere Ofimatikan eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrietan (IKTB) ezagutzak izatea eta azkenik, gidabaimena eta ibilgailua edukitzea.

Honez gain, positiboki baloratuko da turismo, marketin, komunikazio... alorretan ezagutza izatea; baita ingeles eta frantses hizkuntzetan ere (maila aurkeztua); eta amaitzeko, alor turistikoarekin, tokiko garapenarekin... lotuta dauden enpresen zuzendaritzan esperientzia profesionala izatea.

Hautatze prozesuak lau fase

Lehenik, lehiaketa fasea burutuko da. Bertan lanpostuarekin zerikusia duten formakuntza eta esperientzia baloratuko dira (25 puntu). Bigarren fasean, baztertzailea izango den euskara mailaketa proba egingo da. Urriaren 2an, 11:00etan Lekunberriko udaletxean. Oposizioko fasea izango da hirugarrena eta proba teoriko bat (55 puntu) egin beharko da. Urriaren 6an, Lekunberriko udaletxean. Amaitzeko 20 puntu balioko dituen elkarrizketa bat egingo da. Azken hau urriaren 13an izango da Plazaola Patzuergo Turistikoan bertan. Behin hautatze prozesua amaituta, urriaren 14an argitaratuko dira emaitzak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun