Hamabi eta hamasei urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago ekimena eta helburuen artean sexualitatea errespetuz eta gozatuz bizi, gozamena eta tratu ona bultzatu, festa giroan drogak kontsumitu gabe ongi pasatzeko esperientzia bultzatu eta festa osasungarriak bultzatu nahi dira. Iaz 50 gaztek parte hartu zuten.
Igerilekuak arrakasta
Aurten oso pozik daude herriko igerilekua kudetzen duten arduradunak. Eguraldi ona aprobetxatuz jende asko hurbildu da bertara eta inoiz baino bazkide gehiago izan dituzte. 508 bazkide hain zuzen, horietatik 50 inguruko herrietatik etorri dira. Ekainaren 21ean hasi zen aurtengo denboraldia eta irailaren 13ra arte luzatuko da. Maria Zabaletak, igerilekuko arduradunak, gogorarazi nahi die erabiltzaileei denboraldia bukatzean, igerilekuan gordeta uzten diren hamaka, aulki eta beste lakoen bila joateko garaia dela. Galdu edo ahaztutako gauzak topatzen dituztenean ere biltzen joaten direnez, zerbait falta duena galdetzera joateko abixua ere eman du.