350 lagunek egin dute Aresoko zortzigarren mendi martxa

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 8a, 11:42
Goizeko 8etan abiatu ziren mendizaleak Sastineako ataritik Urteaga aldera.

Eguraldi bikainarekin, goizeko 08:00etan abiatu ziren mendizaleak Aresoko plazatik. 21 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten, tartean Urkitako gainera igoz. Lau-bost orduren bueltan osatu zuten gehienek ibilbidea eta kamiseta gorri eta beltza helmugan jaso ondotik herritarrek egindako paella janda berreskuratu zituzten indarrak.

Aresoko plazatik abiatu eta Urteagarako (606 metro) bidea hartu zuten mendizaleek, eta gero Ulizar (867 metro) igo behar izan zuten. Merkuzelaira jeitsi ondotik, Urkita (850 metro) izan zuten hurrengo tontorra. Pagozelaira jeitsi ziren gero, eta Guratz (955 metro) izan zuten ibilbideko punturik altuena. Handik herrira jeitsi ziren. Proba lehiakorra ez izan arren, 2 ordu eta erdiren bueltan osatu zuten hiru pertsonek proba, tartean Arkaitz Nieto herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun