Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 14a, 09:13

Eneko Saralegi finalean izanen da

Eneko Saralegi herritarrarekin batera, Oier Kañamares eta Xabier Orbegozo sailkatu dira finalerako

Euskal Herriko hirugarren Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatu zen Leitzan abuztuaren 11n. Parte hartu zuten hamaika aizkolariek launa kanaerdiko moztu behar izan zituzten eta hiru lehenbizikoek lortu zuten finalerako txartela. Zehazki, erraz nagusitu zen Xabier Orbegozo, Oier Kañamares eta Eneko Saralegik finala jokatuko dute, bigarren kanporaketan sailkatzen diren bertze hiru aizkolariekin batera.

 

Emaitzak:

1. Xabier Orbegozo (Gipuzkoa) 7:39.49

2. Oier Kañamares (Arostegi, Nafarroa) 10:32.79

3. Eneko Saralegi (Leitza) 11:11.04

4. Jokin Alkizalete (Asteasu) 11:23.82

5. Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) 11:41.32

6. Aritz Irazabal (Ugao, Bizkaia) 11:52.28

7. Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien) 13:34.31

8. Joxean Etxeberria (Ziga) 13:45.00

9. Xabier Garcia “Utxu” (Dima, Bizkaia) 14:11.20

10. Aitor Jauregi (Araba) 17:14.73

11. Done Intxausti (Amorebieta-Etxano, Bizkaia) 17:32.89

 

Bigarren kanporaketa

Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren bigarren kanporaketa abuztuaren 23an jokatuko dute Gorritiko pilotalekuan. Aresoko Asier Pellejero eta Beintza Labaiengo Xabier Mindegia eta Jon Telletxea izanen dira eskualdeko ordezkariak. Beraiekin batera, Abel Uria eta Iban Resano nafarrak, Julen Alberdi, Aitor Urteaga eta Julen Aranberri gipuzkoarrak, Aritz Oregi eta Beñat Lekue bizkaitarrak eta Eloy Corchero eta Iñaki Kintana arabarrak lehiatuko dira bertze hiru txartelen bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun