Goizuetako festak Gazte Egunarekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 13a, 11:07

PeƱen egunarekin bukatuko dira Goizuetako festak, baina aurretik izanen da non gozatua!

Ostiral eguerdiko txupinazo ofizialaz gain, arratsaldeko 8etan gazteena botako dute

Ostiral eguerdiko txupinazoarekin eta Amabirjin bezperako Gazteen Egunarekin hasi eta astearteko peñen eta ezkonduen eguna bitarte, giro ederrean pasatzeko aukera emanen du beste urte batez Goizuetak.

 

ABUZTUAK 14, OSTIRALA (AMABIRJIN BEZPERA eta GAZTE EGUNA)

12:00etan Jaiei hasiera emango dien txupinazoa IGANDEA txarangarekin. Ondoren Erraldoiak eta buruhandiak. Brindisa txoznan. 12:30ean Gazte poteoa Igandea txarangarekin. 14:30ean Gazte bazkaria eta bingoa. 17:30ean Gazte jolasak tabernetan zehar Elektrotxuflarekin. 19:30ean Peñaren irteera Ikastolatik. 20:00etan Gazte txupinazoa. 00:00etan kontzertuak Gaztetxen. 00:00etan dantzaldia LAIOTZ taldearekin. Ondoren IGANDEA txaranga.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA (AMA BIRJIN EGUNA)

07:00etan Diana dultzaineroekin. 08:00etan Entzierroa Lasturko zezenekin. 09:00etan Herri gosaria Ikastolako tabernan. 10:30ean Meza nagusia eta ohiko prozesioa. 12:00etan Erraldoiak eta buruhandiak. 12:00etan pilota partidak. 13:30ean IGANDEA txaranga. 18:00etan zezenak Lasturren eskutik. 19:30ean bertso-saioa: Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze Gaijartzailea: Manolo Arozena. 21:45ean afari herrikoia elkartean. 23:00etan kontzertuak plazan: TXAPELPUNK eta TXIMELETA. 00:30ean Kalejira. Kontzertuen ondoren DJ BULL ikastolan eta IGANDEA txaranga. 06:00etatik aurrera DJ OATTOLO Gaztetxen.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

08:00etan Entzierroa Lasturko zezenekin. Goizez eta arratsaldez haurrentzako puzgarriak eskolan. 11:30ean Toka txapelketa heldu eta haurrentzat. 12:00etan Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte-hartzearekin sagardo probaketa plazan. 13:00etan  IGANDEA txaranga. 17:00etan Zezenak Lasturren eskutik. 17:00etan XII. Mus txapelketa Ixkibin. 18:30ean Getariko konpartsa kaleetan zehar. 70. hamarkadan girotua. 22:00etan dantzaldia DJ MIKELTXIrekin ikastolan. 01:00etatik 03:00etara Karaokea eta disko festa DJ MIKELTXIrekin ikastolan. Ondoren IGANDEA txaranga.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA

11:00etan Erraldoiak eta buruhandiak. 12:00etan Bakailao lehiaketa eta sari banaketa. 13:30ean IGANDEA txaranga. 17:00etan Pilota partidak. Afizionatuak lau terdian eta Garfekoak: Goñi II-Olaizola I/Olazabal-Eskudero. 19:00etan Umore Ona dantza taldea eskolako frontoian. 23:00etan O’CLUB kontzertu lasaia ikastolan.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA (PEÑAREN ETA EZKONDUEN EGUNA)

12:30ean Peñaren irteera Ikastolako tabernatik. 12:30ean Pilota partidak: umeena eta Goizueta-Arano. 15:00etan Umore Ona peñaren bazkaria. 17:00etan Peñaren kalejira Igandea txarangarekin. Ondoren zezenak Lasturren eskutik. Ilunabarrean eta gauean GABEZIN taldea. 00:00etan Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia IGANDEA txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun