Aresoko Amabirjin festak ere umorez datoz

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 13a, 10:27

Azkeneko eguneko paella jatearen ondotik jokoak eginen dituzte.

Ostiral arratsaldean botako den txupinazoarekin abiatuko dira Aresoko Amabirjin festak. Bost egunez giro ederra izanen dute, astearteko paella jatearen ondotik egiten duten jokoekin eta Ingurutxoarekin borobilduko dena.

 

ABUZTUAK 14, OSTIRALA

17:00etan Haurrentzat jokoa eta merienda plazan. 18:00etan txupinazoa. Jarraian Herri Kirolak gazteak vs. gurasoak. 19:30ean Patata tortila lehiaketa. 21:00etan Herri afaria. 23:00etan XXX. Mus txapelketa herrikoia udaletxean.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

09:30ean Diana. 11:00etan Meza  Nagusia. 0ndoren hamaiketakoa Udalaren eskutik. 12:30ean Haurren ingurutxoa plazan. 18:30ean Pilota partidak. 19:30ean Herriko dantza taldearen emanaldia. 23:00etan Gorka eta Leire trikitilariak.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

09:30ean Diana. 12:00etan  Artzai txakur ikuskizuna. 14:00etan Herri bazkaria. Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin. 18:00etan Aizkolariak. 19:00etan Antzerkia “Hanka motz”. 0ndoren Sagardo dastaketa. 23:00etan Dantzaldia Ingo al deu taldearekin.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA

09:30ean Diana. 11:00etan Haurrentzat puzgarriak plazan. 11:00etan Plater tiroketa Urteagan. 13:00etan Gazteen arteko pilota partidak plazan. 17:00etan Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia. 18:00etan Gaztetxoen arteko pilota partidak plazan. 19:00etan Kentzak hortik. Garesko gazteen musika emanaldia. 0ndoren Bokadilo jana. 23:00etan Dantzaldia Gabenara taldearekin.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA

09:30ean Diana. 11:00etan Kalejira Jaiak Txarangarekin. Hamaiketakoa jarriko dute kuadrilek herriko txokoetan. 15:00etan Paella. Ondoren jokoak eta herriko ingurutxoa. 20:00etan Joselu anaiak. 21:30ean Guraso elkarteko afaria karpan. 00:00etan dantzaldia Joselu anaiak taldearekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun