Mikel Zabaleta alkateak aipatu zuenez, «Torrea taberna bat baino askoz gehiago da, auzolanean aritu den jende askoren lanaren erakusgarria da eta herriari bizia ematen dio modu askotara. Denoi kenduko diguten zerbait izango da».
Torrea libre zioen kamixeta laranjarekin piztu zuen suziria Joseba Azpirozek eta berak zioenez, «gai honekin suertatu zaizkidan egoera guztien artean politena izan da txupinazoa, noski! Bizi dugun egoera eta egin dugun lana ikustarazteko baliagarria da». Txupinazoa baino lehen elkartasun manifestazioa eta herri bazkaria ere izan ziren karrapean. Ondoren, txistulariak, eraldoiak, gaiteroak eta buruhandiak ibili ziren herrian barna Incansables txarangarekin.
Gaur egun handia
Abuztuaren 11 da San Tiburtzio Egun handia. Goizeko ekitaldien eta meza ondotik, eguerdian Aurrerako ezpatadantzariak ariko dira plazan.
08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Meza ondoren hamaiketako irekia karrapean. Ondoren Afizionatuen arteko pilota partidak. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00 Zezenak plazan. 19:00etan Herri kirolak. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:00etan Leitzako Ingurutxoa nahi duen guztientzat. 22:00etan Suzko zezena. 23:00etan Alaiki taldea plazan. 01:00etan Incansables txarangaren itzulia.
ABUZTUAK 12, ASTEAZKENA
08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Taldekako harri tira proba. 13:00etan Umeentzako aparra plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.19:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 20:30ean Incansables txaranga Aurreratik. 22:00etan Suzko zezena. 22:00etan Herri afaria. 02:00etan Zezenak plazan. 03:00etan Ingurutxoa plazan.
ABUZTUAK 13, OSTEGUNA
08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Umeentzako ikuskizuna. 13:00etan Txakoli dastaketa eta sardin jatea. 13:00etan Incansables txaranga karrapen. 17:30ean Zezenak plazan. 18:30ean Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 19:30ean Pilota partida profesionalak. 20:00etan Incansables txaranga eta buruhaundiak. 20:30ean Joxe Mendizabal. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Katez musika taldea plazan. Ondoren DJ Bull.
ABUZTUAK 14, OSTIRALA
08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Paella lehiaketa. 12:00etan Pala partidak plazan 13:00etan Incansables txaranga Aurreratik aterata. 18:00etan Zezenak plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 19:00etan Diappo Ligueye afrikar dantza kalejira. 20:30ean Incansables. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Sakeo +. 01:00etan Incansables.
ABUZTUAK 15, LARUNBATA
08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Herri kirolak plazan. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00etan Bikote eta ezkonduen entzierroa eta zezenak plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren Incansables txaranga aterako da. 20:00etan Patxi eta konpainia musika taldea plazan. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Puro Relajo Mariatxi taldea plazan. 01:30ean Gaixoa ni Incansables txarangarekin.