Haur eta gurasoek osatzen duten txaranga kalez kale ibili zen. Meza ere izan zen igandean eta pilota eskolako gaztetxoen pilota partidak. Haurrentzako bazkariaren ondotik, xake partidak eta jolasak, xexenak eta poniak, haurrentzako berendua, magia saioa eta Joxe Angelekin dantzaldia izan zuten.