Gabirondo urnietarrak ezustean irabazi du Euskadiko segalari txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 10a, 09:35

Jon Kanflankak lan ona egin zuen, baina ezin izan zuen finaleko azken postua saihestu.

Jon Kanflanka leitzarra laugarren izan zen abuztuaren 9an Asteasun 

Gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketako finala jokatuko da abuztuaren 9an Asteasuko Sarobe baserriko belardian. 2013 eta 2014an txapeldun izan zen Legorretako Igor Esnaola zen faborito nagusia, hiru aldiz txapeldun izan den Orendaingo Jexuxmari Ormaetxea Urkirekin batera, baina azkenean, Urnietako Julen Gabirondo suertatu zen txapeldun. Jon Kanflanka leitzarra laugarren izan zen.

 

Julen Gabirondo txapeldunak 3.735 kilo moztu zituen, bigarren izan zen Esnaolak baino 40 kilo gehiago (3.695 kilo). Atzerago gelditu ziren Urki (3.540 kilo) eta Kanflanka (3.159 kilo), baina gustura gelditzeko moduko lana egin zuen leitzarrak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun