Lekunberriko Antzinako Azoka abuztuaren 9an ospatuko da

Ttipi-Ttapa 2015eko abuztuaren 7a

Antzinako ofizioak eta belar metak ikusteko (eta egiteko) aukera izanen da.

80 eskulangile espero dituzte eta ezkila-jotzearekin hasi eta bukatuko da 

Antzinako Azoka Lekunberrira iritsiko da igandean, abuztuaren 9an. Lekunberriko udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin batera, edizio berria antolatu du eta, iaz bezala, antzeztutako ezkila-jotzearekin hasi eta bukatuko da, igande goizeko 10etan eta arratseko 9etan. Beraz, aurten ordubete gehiago izanen da azokaz gozatzeko.

 

Urtero bezala, 12etan eginen den antzerkian, herritarrak izango dira protagonista, eta oraingo honetan “Nikolas txikia” antzerki-lana antzeztuko dute. Lekunberrira iristen den merkatari baten historia kontatzen da gag umoretsuekin. 250 herritar inguruk parte hartzen dute ekitaldi honetan: ekintzen antolakuntzan, garaiko jantziekin mozorrotuz, belar metak egiten…

Egun osoan zehar, 80 artisauk baino gehiagok erakutsiko dute bere abilezia hainbat produkturen lanketarekin: zur-lanak, zeramika eta larrua, ukenduak, belarrak, jostailuak, paper-denda, Nafarroako artisau elikagaiak... txikiek zein helduek jai honetaz goza dezaten.

Lekunberriko Antzinako Azokan aukera izango da musika eta dantza tradizionalekin gozatzeko, belarrrez betetako gurdian denboran zehar bidaiatzeko, aizkora apustuak ikusteko zein familian ume jolasetan ibiltzeko. Ekintza honek Nafarroako Gobernuko Turismo Saileko diru-laguntza jasotzen du.

 

EGITARAUA

10:00etan Merkatuaren irekiera (Ezkil jotzearekin).

11:00tan Antzinako ofizioak eta belar-metak

12:00etan Antzerkia  ‟Nikolas Txikia‟

13:00tan Herri Kirolak herriko plazan

14:00etan Merkatuaren itxiera

-Herri Bazkaria Marmitako 5€ Tiketak egunean bertan eros daitezke

azokako tabernan.

17:00etan Merkatuaren irekiera.

17:30ean Euskal dantza tailerra

19:00etan Antzerkia ‟Nikolas Txikia‟

20:00etan Kultura-ingurumen erakustaldia

21:00etan Merkatuaren itxiera (Ezkil jotzearekin)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun