Plazaola aldizkaria banatuz hasiko dira larunbatean Leitzako San Tiburtzio pestak

Ttipi-Ttapa 2015eko abuztuaren 7a

Astearteko San Tiburtzio eguneko meza ondoren, Aurrerako ezpatadantzariek saioa eskainiko dute plazan.

Astelehen arratsaldeko 6etan botako da txupinazoa eta hurrengo larunbatera arte izanen dira ospakizunak 

Larunbatetik larunbatera luzatuko da aurtengoan pesta Leitzako Santiburtzioetam. Abuztuaren 8an, larunbatean, Plazaola aldizkaria banatuko dute eta igandean umeen eguna izanen da. Txupinazoa, berez, astelehen arratsaldean botako dute eta saria emanen zaio Plazaola aldizkariko azalaren egileari. Hortik aurrera, beste sei eguneko pesta haundia izanen dute Leitzan.

 

ABUZTUAK 8, LARUNBATA

14:00etan Eskalarien bazkaria Aurreran. 16:00etan Auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeolari eta gaiteroen laguntzaz. Gauerdian hasita Anai­arrebak musika taldea plazan.

 

ABUZTUAK 9, IGANDEA

09:00etan Diana txistulariekin. 10:00etan Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du. 10:30ean Gurpildun zezenak plazan. 11:00etan Umeen txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ondoren Aurrerako Pilota Eskolako gazteen partidak. 11:30etik 13:30era Puzgarriak eta jokoak. 14:00etan Familien bazkari autogestionatua. 16:00etatik 18:00etara Puzgarriak eta jokoak. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. 20:00etan Buruhaundiak. 20:00etatik gauerdira Joxe Mendizabal orkestra­gizona.

 

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA

12:00etan Herri kirolak. 13:00etan Elkartasun manifestazioa. 13:30ean Jubilatuen bazkaria. 14:00etan Herri bazkaria karrapean, musikaz alaiturik. 18:00etan Txupinazoa eta Plazaola Aldizkariko azalaren egileari saria. Ondoren Incansables Txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhaundiak herrian barrena kalejiran. 22:00etan Suzko zezena. 23:00etan Trikidantz taldearen emanaldia plazan. 01:00etan Incansables txarangaren erronda. 02:00etan Dj-a Ateka­beltzen.

 

ABUZTUAK 11, ASTEARTEA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Meza ondoren hamaiketako irekia karrapean. 12:00etan Aurrerako Ezpatadantzariak plazan. Ondoren Afizionatuen arteko pilota partidak. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00 Zezenak plazan. 19:00etan Herri kirolak. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:00etan Leitzako Ingurutxoa nahi duen guztientzat. 22:00etan Suzko zezena. 23:00etan Alaiki taldea plazan. 01:00etan Incansables txarangaren itzulia.

 

ABUZTUAK 12, ASTEAZKENA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Taldekako harri tira proba. 13:00etan Umeentzako aparra plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.19:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 20:30ean Incansables txaranga Aurreratik. 22:00etan Suzko zezena. 22:00etan Herri afaria. 02:00etan Zezenak plazan. 03:00etan Ingurutxoa plazan.

 

ABUZTUAK 13, OSTEGUNA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Umeentzako ikuskizuna. 13:00etan Txakoli dastaketa eta sardin jatea. 13:00etan Incansables txaranga karrapen. 17:30ean Zezenak plazan. 18:30ean Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Ondoren Goxokiak banatuko dira.  19:30ean Pilota partida profesionalak. 20:00etan Incansables txaranga eta buruhaundiak. 20:30ean Joxe Mendizabal. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Katez musika taldea plazan. Ondoren DJ Bull.

 

ABUZTUAK 14, OSTIRALA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Paella lehiaketa. 12:00etan Pala partidak plazan 13:00etan Incansables txaranga Aurreratik aterata. 18:00etan Zezenak plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 19:00etan Diappo Ligueye afrikar dantza kalejira. 20:30ean Incansables. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Sakeo +. 01:00etan Incansables.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Herri kirolak plazan. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00etan Bikote eta ezkonduen entzierroa eta zezenak plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren Incansables txaranga aterako da. 20:00etan Patxi eta konpainia musika taldea plazan. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Puro Relajo Mariatxi taldea plazan. 01:30ean Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun