Gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketaren finala abuztuaren 9an jokatuko dute Asteasun

Ttipi-Ttapa 2015eko abuztuaren 7a

Jon Kanflanka leitzarra Asteasun ariko da igandean Euskal Herriko txapelaren bila.

Jon Kanflanka leitzarrak hiru gipuzkoar izanen ditu arerio

Gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketako finala jokatuko da abuztuaren 9an Asteasuko Sarobe baserriko belardian. Proba igande eguerdiko 12etan hasiko da eta bertan uztailaren 26an Aiako kanporaketan sailkapena lortu zuten lau segalariak arituko dira: aurten Nafarroako txapeldun izan den Jon Kanflanka leitzarrarekin batera, Igor Esnaola, Julen Gabirondo eta Jesus Mari Ormaetxea “Urki”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun