Natalia Azkona Lekunberriko zinegotzia da Plazaola Partzuergoko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 27a, 10:49
Natalia Azkona Lekunberriko zinegotzia da Plazaola Partzuergoko presidente berria.

Legegintzaldi berriaren hasiera dela eta, Plazaola Partzuergo Turistikoak bazkide guztiei Batzar Orokorrerako deia egin zien uztailaren 23an. Batzar horretan, ohiko gaiak lantzeaz gain, datozen lau urtetarako lehendakaria aukeratu zen. Natalia Azkona, Lekunberriko zinegotzia hautatu zuten kargurako.

 

Gai ordenari dagokionez, lehen puntuak gainerako batzarretako berak izan ziren eta aho batez onartu ziren 2014ko kontuen itxiera, aurrekontuak, kuotak eta 2015eko kudeaketa plana.

Gai zerrendako azken puntuan lehendakaritzarako bozketa egin zen. Bi ziren aurkeztu ziren hautagaiak: aurreko lehendakaria, Jose Angel Iturralde Bildarraz, Imozko alkatea, eta Natalia Azkona Mendia, Lekunberriko zinegotzia.

Lehenengo hautagai bakoitzak bere lan proposamena aurkeztu zuen, eta ondoren egin zen bozketa. Botoak kontatu ondoren, eta alde oso txikiz, Plazaola Partzuergo Turistikoko lehendakari berri aukeratu zen Natalia Azkona Mendia.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun