Jon Kanflanka leitzarra Euskadiko sega txapelketaren finalean izanen da

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 27a, 10:13
Jon Kanflanka Euskadiko sega txapelketaren finalean izanen da.

Igandean jokatutako kanporaketa bezalaxe, finala ere Aian jokatuko dute abuztuaren 16an

Uztailaren 26an, igandean jokatu ziren Aian (Gipuzkoa), gizonezkoen Euskadiko sega txapelketako kanporaketak. Duela aste batzuk Nafarroako txapela jantzi zuen Jon Kanflanka leitzarrak abuztuaren 16an leku berean jokatuko den finalerako txartela, Jexux Mari Ormaetxea, Igor Esnaola eta Gabirondo II.arekin batera.

 

Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko belardian egin zituzten kanporaketak uztailaren 26an eta ez zen ezusterik izan. Lehenbizikoan, Orendingo Jesus Mari Ormaetxeak lortu zuen lehen postua, 979,5 kilo belar moztuta. Bigarren posturako lehia estua eskaini zuten Igor Esnaola multzo-buruak eta Iban Pardok, eta azkenean 26 kiloko aldera egon zen egungo txapeldunaren alde. 949 kilo moztu zituen Esnaola legorretarrak. Andoni Urrutiak 726 kilo eta erdi moztu zituen. Bigarren txandan ez zituzten hain marka onak egin.  Julen Gabirondo gipuzkoarra izan zen onena, 804,5 kilorekin. Jon Kanflanka leitzarra izan zen bigarren (711,5 kilo) eta finaletik kanpo gelditu ziren Mikel Berekoetxea nafarra (607,5 kilo) eta Iñigo Mercader gipuzkoarra (594,5 kilo).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun