Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko belardian (iazko toki berean) eginen dituzte kanporaketak. Lehenbizikoa igande goizeko 11:30ean eginen da eta lau gipuzkoar ariko dira lehian Igor Esnaola (multzo-burua), Iban Pardo, Jesus Mari Ormaetxea “Urki” eta Andoni Urrutia. Bigarrena 12:30ean eginen da eta Jon Kanflanka leitzarra izanen da multzo-buru. Berekin batera, Mikel Berekoetxea nafarra eta Iñigo Mercader eta Julen Gabirondo gipuzkoarrak ariko dira.
Segalariak 30 minutuz ariko dira ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko helburuarekin eta txukuntasuna aintzat hartuko da. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek (lauk) abuztuaren 16an jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.