Hiru egunez ospatuko dituzte Aranoko Santio festak

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 24a

Aizkora apustua jokatuko da aurten ere Santio egunez.

Santio festak umorez datoz aurten ere Aranora. Uztailaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera hainbat ekitaldi antolatu dituzte: feria ostiralean, Arano eta Goizueta arteko pilota partida, aizkora apustua eta bertso saioa larunbatean, eta arkume jate herrikoia igandean, besteak beste.

 

OSTIRALA, UZTAILAK 24

• 18:00etan jaiei hasiera emango dien itxaferua botako da udaletxeko balkoitik. Umeentzat bonba japonesak eta buruhaundiak.

• 18:30ean Feria. Herriko sagardo, gazta eta gainerako produktuen dastaketa eta bertako artisauen lanak ikusteko aukera izanen da. Tortilla dastaketa ere egonen da.

• 22:00etan XXXIII. Mus txapelketa San Roke elkartean.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 25

SANTIO EGUNA

11:00etan Meza.

• 11:30ean umeen arteko pilota partida. Ondotik, Arano (Huizi eta Lizeaga) eta Goizueta (Apezetxea eta Zabaleta) arteko betiko pilota partida.

• Eguerdian eta arratsaldean umeen jolasak izanen dira.

• 13:00etan herri kirolak. Aizkora apustua: Aizarnako Luis Txapartegik desafioa jokatuko du Ezkurrako Moises Gogortza eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Izetaren kontra.

• 17:30ean Arno ganadutegiko aziendak izanen dira plazan.

• 18:30ean txokolatada.

• 19:30ean bertso saioa: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Jone Uria eta Sustrai Colina.

• 21:30ean norberak bere jatekoa ekarri eta herri afaria Astiasaran anaiak eta Andonegi trikitilariekin girotua.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 26

SAN JOAKIN ETA SANTA ANA

• Goizean: arkumea erretzen jarriko da plazan.

• 11:00etan Meza.

• 11:30ean jubilatuen hamaiketakoa.

• 14:00: arkume jate herrikoia. Jubilatuen bazkaria. Bazkal ondorea fanfarreak girotua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun