Atekabeltz gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 22a, 07:55
Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuko du larunbatean.

Egun osoko egitarau zabala prestatu dute eta bazkalondoan musika izanen da nagusi

Hamar urte bete dituztela ospatu eta hamaika gehiago egiteko asmoz direla azaltzeko, egun osoko pesta antolatu dute uztailaren 25ean Atekabeltz gaztetxekoek Leitzan. 

 

Goizeko 11:00etan botako duten txupinazoarekin eta ondorengo brindis eta argazkiarekin ekingo diote pestari. 12:00etan taldekako ginkana hasiko da eta joko artean, primeran pasatzeko aukera izanen da. 14:00etan bazkaria izanen da gaztetxean. Bazkalondoak saltsa erritmoa izanen du, La jodederak kontzertua eskainiko baitu 18:00etan gaztetxeko atarian. Haurrentzako rokodromoa ere prestatuko dute. Iluntzean berriz,  20:00etan urtean behin elektrotxaranga eta 21:30ean pintxo-afaria izanen dira Torrea atarian. Egunari bukaera emateko Governors eta Bide bakarra taldeen kontzertuak izanen dira, 23:00etatik aitzinera Atekabeltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun