Ekitaldiari goizeko 8etan eman zitzaion hasiera, denentzako gosari batekin, ondoren Tafalla, Unxeko San Martin, Uxue eta Barasoaingo kaleetan barna banatzeko.
Ozenki-Umore Onakoei, azken herri hau egokitu zitzaion. Kalez kale kantatu zuten, gero plazan hamaiketako eder bat egin kantatzen segitzeko. Azkenik, bertako Elkartean bazkaldu eta kanta artean, umore ederrean, bukatu zuten eguna.