Karmen bezperako herri afaria giro ederrean joan zen Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 16a, 17:23
Tortilla lehiaketako bi lehenbiziko taldeak.

Aurkeztutako 11 tortillen artean, Garazi Olaizola eta Janire Bakero lehengusinek irabazi zuten lehiaketa

Gau giro bikainean joan zen Karmen bezperako afaria. Tortilla lehiaketan hamaika aurkeztu ziren eta Garazi Olaizola eta Janire Bakero suertatu ziren txapeldun, Fernando Goia, Haizea Goikoetxea, Eñaut eta Intzaren aurretik. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

 

Ondotik, plaza inguruan jarritako mahaietan bapo afaldu zuten goizuetarrek eta suaren gainean saltoka ibili ziren animatuenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun