Patata Tortilla lehiaketa ere izanen da, 19:00etatik 20:00etara. Edonork parte har dezake. Izena eman daiteke Umore Ona elkartean edo Amaia Kafetegian uztailaren 13a arte. Udalak emanen ditu patata, tipula eta arrautzak. Sua, zartagina eta behar den tresneria, aldiz, norberak eraman behar du.