Jabier Ansak gidatuta Burnin atseden gunera irteera
Hilaren 26an, 17:30ean, Herrigintza eskolaren bigarren saioari ekingo diote Aranon. Jabier Ansa izango dute hiztun eta Burnin izeneko atseden gunera irteera eginen dute herriko ume eta ume ez direnekin. Zuhaitzak, animalia desberdinak eta beren ezaugarriak ezagutzeko aukera izanen da eta denen artean herrirako mesedegarria den zerbait egiten saiatuko dira. Garai batean, Burnin atseden gunera joaten ziren eskolakoak eskurtsioa egiten zutenean eta orduko kontuak ere kontatuko dituzte herriko emakume batzuk. Bertan afaldu eta lo egiteko asmoa ere badutela aipatu dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.