Herriarteko pilota txapelketaren finala jokatuko du Goizuetak

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 24a, 07:39
Hainbat urtez parte hartu gabe egon ondotik, berragerpenean Herriarteko txapelketaren finalera ailegatu da Goizueta.

Lehen mailan, finalerdietan kanporatu dute Doneztebe

Nafarroako bigarren mailako pilota txapelketako hasierako faseko zazpigarren eta hondar jardunaldia jokatu zuen ekainaren 19an Goizuetak. Arbizuren kontrako lau partidak irabazi zituzten herrian. Honela, uztailaren 4an, goizeko 9:30etik aitzinera Labriten jokatuko den finalerako txartela lortu dute goizuetarrek. Esteribar izanen dute arerio.

 

Ostiralean Goizuetan jokatutako partidetan, alebinetan, Joanes Apezetxea eta Beñat Apezetxeak 18-9 irabazi zieten Arbizuko Gorrotxategi eta Baztarrikari; Infantil mailan, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxeak 18 eta 9 irabazi zieten Arbizuko Olaetxea eta Petriatiri; jubeniletan, Iker Salaberria eta Jonni Salaberriak 22 eta 4 irabazi zieten Arbizuko Nazabal eta Flores-i eta seniorretan, Apezetxea eta Narbartek 22 eta 9 irabazi zieten Arbizuko Agirre eta Arrutiri.

 

Lehen mailan Doneztebe finalerdietan kanporatua

Nafarroako Herriarteko lehen mailakoan finalerdiak bitarteko bidea egin du Doneztebek, baina hor kanporatu du Uhartek. Donezteben jokatutako joaneko jardunaldian bina partida irabazi zituzten, baina ekainaren 19an Uharten, etxekoek hiru irabazi zituzten. Alebinetan, Beloki eta Armendarizek 18-12 irabazi zieten Doneztebeko Aitor Agesta eta Beñat Zubizarretari; infantiletan, Doneztebeko Enaitz Telletxea eta Gaizka Agirrek 0-18 irabazi zieten Uharteko Uzkeda eta Jamar-i; jubeniletan, Uharteko Laso eta Martijak 22-6 irabazi zieten Doneztebeko Bakaikoa eta Medinari eta senior mailan, Uharteko Yoldi eta Sarasak 22-5 irabazi zieten Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Jon Gorritiri.

Uztailaren 5ean jokatuko dute lehen mailako finala Iruñeak eta Uhartek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun