Ansa II eta Aritz Zubiri goizuetarra Promozio txapelketako finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 22a, 07:32
Aritz Zubiri goizuetarrak, hiru hilabeteren buruan bere bigarren txapela janzteko aukera izanen du.

Finalaurrekoan irabazi diete Otaegi eta Martirenari

Martxoan promesas txapelketa irabazi zuen Aritz Zubiri goizuetarrak, Otaegirekin bikote eginez. Hiru hilabete beranduago profesional mailako bigarren txapela janzteko aukera izanen du, Ansa II.arekin batera Promozio txapelketako finalerako txartela eskuratu baitu.

 

Larunbatean, Galarretan jokatutako finalerdian 31-40, lege onez irabazi zieten Otaegi eta Martirenari. Erditsura arte berdindua joan zen partida, baina 14nako berdinketaren ondotik, urdinak aurretik jarri ziren eta abantaila handitzen.

Finaleko arerio zein duten ortzegunean jakinen dute Ansa II eta Zubirik. Bigarren finalaurrekoan, Segurola eta Larrañaga, Matxin VI eta Labakaren kontra ariko dira.

Larunbateko Galarretako partida nagusian, Ezkurrak eta Endikak 24-40 galdu zuten Zeberio II eta Barrenetxea IV.arekin.

 

Larunbateko emaitzak Galarretan

1. Matxin III-Zaldua, 35; Goikoetxea V-Olazar, 21

2. Ezkurra-Endika, 24; Zeberio II-Barrenetxea IV, 40

3. Otaegi-Martirena, 31; Ansa II-Zubiri, 40 Promozio Txapelketako finalerdia

4. Ezkurra II-Labaka, 30; Matxin VI-Larrañaga, 16

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun